


Hosto naturalen metalizazioa artisautza bakarra eta berezia da.
Udazkenari esker, basoek lehengaiak eskaintzen dizkigute. Ondoren, hostoak hautatu eta metalizatzen hasten dira.
Hostoen bitartez, naturaren arte galkorra 24 kt-ko Urre, Zilar eta Kobre bainuekin betikotzen dugu. Pieza bakoitzak desira berezi bat gordetzen du.

URKIA
Segurtasuna
Gardentasuna

HARITZA
Indarra
Nekaezintasuna

EGUZKILOREA
Babesa
Garapena

ASTIGAR KANADARRA
Oparotasuna
Apaltasuna


Natura bitxi bihurtzen dugu.
Hosto bakoitza kontu handiz aukeratzen da, lurretik biltzen da eta metalizazio-prozesu bat egiten da eskuz eta kontrolatuta. Horrela, pieza bakarrak lortzen dira, eta ez dira inoiz bi bitxi berdin izango.

Gure filosofia pieza bakarrak etengabe sortzea da, hala nola bisuteria (belarritakoak, eraztunak, lepokoak, zintzurrak, eskumuturrekoak, besokoak), paparreko osagarriak, gerrikoko hebillak, festetako zapatentzako klipak, baita pieza pertsonalizatuak ere, hala nola, diademak, tiarak eta metalizatu nahi diren objektuak, oroitzapena betikotzeko.